EUSKERA

Zipristinetan (Lizeaga)


Tximinien kea
han eta hemen berdina da.
Ordulariaren ardatzak
berdin diraute denontzat.
Fruituen azalean ezagutzen da izena.
Zenbakiak urriak dira behartsuentzat.
Arbasoek asmatu zuten geometria.
Gaur, genetika putzu ilunean,
zipriztinetan gabiltza.
 
Begiradaren bila,
begietara begiratu zintudan,
ekaitza zegoen bion artean,
eta harrizko negarrak
ukatu zuen, hura aurkitzea.
 
 
 
Eskatu  gabe  sartu...
Zoriona baldin bazara.
Berri onen postaria bahaiz
Enara abeslaria bada...
 
 
Sartu,   eskatu   gabe!
Biltzera zatozena,
guztion laguna.
Zeru lurreko
ostadarra...
Aurrera.
 
 
 
Zeru lurrekoak
 
Zeruak txamarra jantziko balu
lurrean ilunpetan egongo ginateke.
Hain da eskuzabal zerua
gu bizirik egon arren 
bera biluzirik dabilela.
 
Errautsek mingaina balute
kosmosak isiltasuna galduko luke,
haien hitza nagusi izango litzakete,
gizakienarenaren ordez.
gu ere,
biharko errautsa edo simaurra gara,
atzekoen
antzera.
 
Sirena-hotsak zarata zenitean daudenean,
garbiago entzuten dira txorien kantu orekatuak.
 
Ez zaitut mesprezatu nahi,
hain zatarra izan da zeure jokaera
erregu nagoela,
nigandik, sentimendu hori, urruntzear.
Hala ere,
zurekin ere,
maitasuna ikasten ari naiz.
 
Euliak badute bere lana
txikiei,
handiak nola menderatu,
erakustea.


 
Haiku Batzu
 
Hire aurpegitik
haur baten irriñoak
Ihes egin du.
 
 
Aurretik zoaz
burua makur
zirimiri azpian
 
gauetik zatoz
itzal artean
egunsentia
 
Udazkenean
hostoak hegan
ego haize besoetan.
 
Harritik erori den
euri tanta bat
lurrak edan du.
 
urdin gainean
puskatu dira hodeiak
eguerdi aldean

 
aurka egin dio
itzalak zuhaitz alboan
eguzkiari arro